29/03/2006
Datorren apirilak 7-8an EGI EGUNA 06 ospatuko da Lasturren
Garai interesgarri eta garrantzitsuak datoz Euskal Herriarentzako eta euskal gazteentzako:
Bake eta normalkuntza prozesuek egoera berria zabaldu diezaiokete Euskal Herriari, markoa aldatzeko eta horren ondorioz, demokrazia hobeagoa egiteko.Horregatik EGIk garai hauen giroarekin eta euskaldunon itzaropenekin bat egiten duen leloa jarri nahi izan dio aurtengo EGI egun bereziari, horretarako Lauaxetaren olerki famatuaren izenburua erabiliz …
Horregatik, aurten Lasturren ospatu beharreko EGI Egunak programa interesgarria jorratuko du gai hauek eta beste batzuk tratatuz, eta ahalik eta EGIkide gehienen partehartzea ahalbidetuz. Aste bukaerako egitaraua hurrengoa delarik:
OSTIRALA, APIRILAK 7
20.30 kanpaldiaren irekiera
22.30 Ikurrinaren igoera
23.30 kontzertuak: Drindots - DJ Xaibor
LARUNBATA , APIRILAK 8
11:00 EGI kideen arteko herri kirolak
12:30 Mahai ingurua (Normalkuntza, herri galdeketa eta gizartearen partehartzea)
13.30 Triki poteoa
14.00 Herri bazkaria
15.30 Sokamuturra
18.00 Ekitaldi politikoa
20.00 Antzerkia
23.30 Kontzertuak: Luhartz-DJ Xaibor
Nai duenarentzat, akanpatzeko lekua egongo da, dutxa, komun eta iturriekin. Hori baino komodidade gehiago nai duenarentzat, aterpetxe bat alokatuta dago Lasturren bertan.
Gai honen inguruan informazio gehiago nahi izan eskero, jarri gurekin harremanetan 943118888 teelfonoan edo iritziak@gipuzko.com helbidean.