Compartir

NOTICIAS

28/06/2006



Dagoeneko heldu da ekainaren 28a. Egun hau hurbiltzen doan heinean, guztioi datorkigu gogora homosexualek bizi duten egoera, zenbait eskubide urratuta dituzten euskal herritar askok bizi duten parada. Azkeneko 30 urteetan bizitako erak eta egungoak zerikusirik ez dauka, gure gizartea arlo honetan gero eta helduagoa izan arren, oraindik, zoritzarrez bigarren mailako herritar bezala daude kontsideratuta leku askotan eta hiritar askoren artean. Are gehiago, nazio askotan, oraindik ez da homosexualitatea onartzen eta batzuetan oraindik heriotza - zigorra dauka ondoriotzat.

Norbait imajinatzen da, zer nolako mundua izango litzatekeen,zenbait herritarrek , giza eskubide batzuk urratuta edukiko balituzte ile koloreagatik, begi koloreagatik, duen altueragatik, edo bere pisuagatik? Ez ezta! Beraz zergatik diskriminatzen ditugu beraien sexu joerengatik?

Egon badira elkarte desberdinak, pertsona hauen eskubideengatik borrokatzen dutenak. Aipatu eta azpimarratu elkarte hauen lanagatik izan ez balitz, lortutako guztia eta egungo egoera sinestezinak liratekeela, beraz eskerrik asko! Beraiek izan baitira pixkanaka - pixkanaka, gizartean bakoitzaren joera sexuala normaltzat ikustea lortu dutenak.

Ekainaren 28a, Gay eta Lesbianen Nazioarteko Eguna izateaz gain, pertsona guztien sexu askatasunaren aldeko eguna beharko luke izan eta aldi berean eskubide hauek defendatzen lan egiten duten elkarte desberdinak zoriontzeko eguna, zorionak eta jarraitu horrela.

Facebook