Compartir

NOTICIAS

28/06/2006



Historian zehar gay, lesbiana, bisexual eta transexualek pairatu izan duten diskriminazioa nahiz lege-bazterketa aski ezaguna izan da. Bazirudien XXI. mendeko gizarte moderno eta aurreratua arazo honi erantzuna emateko gai izango zela. Tamalez, ez da horrela izan.

Hau dela eta, ezinbestekoa iruditzen zaigu pertsona hauen duintasuna eta berdintasuna bermatuko dituzten baldintza eta bitartekoak ahalbideratzea. Helburu hau lortzeko urrats garrantzitsuenetarikoa pertsona heterosexualen eta homosexualen Espainiar estatuan lege berdintasuna erdiestea izan da, baina horrekin ez da dena lortu. Gure gizartea arlo honetan gero eta helduagoa izan arren, oraindik, zoritzarrez bigarren mailako herritar bezala daude kontsideratuta leku askotan eta hiritar askoren artean. Are gehiago, nazio askotan, oraindik ez da homosexualitatea onartzen eta batzuetan oraindik heriotza - zigorra dauka ondoriotzat. Halaber, aniztasuna eta askatasuna sustatzen dituzten printzipioak gizartean hedatu eta zabaltzea beharrezkoa da.

Euzko Gaztedi-EGIk beretzat jotzen ditu errebindikazio horiek eta konpromisoa eman du egun hain homofoboa den mundua aldarazteko lan egingo duela eta era askean hautatzen diren aukera eta bideak aintzat hartuko dituen munduaren alde dagoela.

Xede hau aintzakotzat hartuz eta “Berdintasunerako GAYtasuna” lelopean, Euzko Gaztedik (EGI), datorren astelehenean, ekainaren 28an Euskal Herri mailan hasiko duen kanpainararen berri ematen dizuegu.

Facebook