Compartir

NOTICIAS

19/01/2005



1894ko uztailaren 14an, Bilboko Posta kalean, ikurrinaren lehen agerrera jazo zen Ciriaco de Iturri y Urtezagaren eskutik. Gertaera honek, gure aberriko ikur eta sinbolo dugun ikurrinaren historiari eman zion hasiera. Urteak aurrera pasa ahala, debeku ,mesprezu eta mehatxu ugari jasan izan ditu ikurrinak espainiar nahiz frantziar autoritateen aldetik.

Hala ere, bazirudien Franko diktadorea hil ondorengo egoerak hobera egingo zuela, eta halaxe eman ziguten aditzera duela 28 urte; Estatuko Gobernazio Ministerioak, 1977ko urtarrilaren 19an baimendu baitzuen ikurrina.

Denbora igaro da egun hartatik eta euskaldunak harroki astintzen dugu gure ikurrina, batzuen eta besteen irain eta gutxiespenei inolako jaramonik egin gabe. Honen aurrean, Euzko Gaztedik ikurrinarekiko errespetu eta begirunea eskatu nahi du, iraganean gure arbasoek egin zuten bezalaxe eta etorkizuneko euskaldun orok egingo duen moduan

Facebook