Compartir

NOTICIAS

12/10/2006
Euzko Gaztedik, urriaren 12an, Hispanitatearen egunaren kontrako jarrera adierazi nahi izan du

Euzko Gaztedi-EGIk, pasadan urriak 12an, Moyua enparantzan, "Urriak 12, gaur ez dago ezer ospatzeko!" leloarekin ekitaldi bat burutu zuen. Ekitaldian Ikastola baten gela irudikatu zen. 

Ekitaldiaren onodren, EGIk manifestu bat irakurri zuen:

- Euzko Gaztedi ez da Espainarekin identifikatzen, euskaldun eta bakarrik euskaldun sentitzen delako.

- Honelako jai anakroniko eta lotsagarriak, euskal gizarteari inposaturikoa, Espainako Gobernuak defendatzen omen duen anitztasunaren kontrakoak dirala salatu nahi du Euzko Gaztedik.

- Euskal gizartearen erabakitzeko eskubidea aldarrikatu nahi dugu, herri honen nortasuna defendatzeko bidea delako. Euzkadik erabakitzeko eskubidea martxan jartzeko aukera izango balu, euskaldunok ez geunke holako protestarik egin behar izango, gure herriarekin lotuta ez dauden jaiak ospatu behar izango ez genituzkelako.

Adierazpen honen bidez Euskal gizartea ahal dan neurrian, egun normal bat bizi izatera animatu nahi izan dugu, inposaketaren harria gainetik kenduz, gure onartzen dugun Gobernurik ez dagoelako Madrilen, ezta Parisen.

Facebook