24/11/2006
Egin zure aportazioa!
FRONTE POLISARIOAK EuskaL Herrian duen ordezkaritzak eskatutakoari jarraituz eta Saharako Herriarekiko elkartasuneko taldeak koordinatzeko politikaren barruan SAHARAREN ALDEKO III EUSKAL KARABANA martxan jarriko da. Karabana hori Saharako Herriarekiko Elkartasunerako Euskal Elkarteek antolatu dute, “Bakea Saharan” Euskal Legebiltzar talde-artekoa eta Euskal Fondoaren Sahara Koordinazio Unitatearen laguntzarekin.
Elkartasun kanpaina honen helburu nagusia Saharako herriari janariak helaraztea da, ahal den neurrian Tindoufeko (Aljeria) errefuxiatu sahararrak janarien aldetik pairatzen ari diren krisialdia nolabait arintzeko.
Aurreko Karabana Bateratuek izandako arrakasta nabarigarria kontuan hartuta (250 tona giza laguntza eta euskal udalek eginiko garrantzizko ekarpen ekonomikoak jaso ziren), edizio berri honetan aurreko kanpainen emaitzak gainditu nahi ditugu.
Horrela, janarien ekarpena osatu nahi da egitarau honen bidez, eta horretarako, premiazko janariak bidaliko zaizkie Tindufen bizi diren saharar errefuxiatuei. Euskal Herriko herrietan janariak (azukrea, dilistak eta hegaluzea) eta garbitasun gaiak (konpresak) biltzea eta dena karabanan garraiatzeko bigarren eskuko kamioiak erostea aurreikusi da; Azken hau euskal erakundeek egindako ekarpenei esker izango da, batez ere udalek emandako laguntzen bidez.
Zuk ere lagundu dezakezu, zure udaletxera produktuak eramanez edo aportazio ekonomikoa eginez.
EGIN DEZAGUN BAT SAHARAR HERRIAREN ALDE! .
Hona hemen aportazio ekonomiakoak egiteko kontu zenbakia: Nº Cuenta Caja Laboral 3035 0080 94 0800054177