04/12/2006
II. Kongresu honetan estatu eta nazio ezberdinen egoera politikoak jorratu ziren eta Europako Batasunean garrantzi handiko gaien inguruko deklarazioak adostu ziren, besteak beste: garapen jasangarrian oinarritutako gizarte bat lortzeko nahia, EBren zabaltze prozesuaren egoera, segurtasuna, prozesu konstituzionala eta integrazioa.
Gai hauek aztertzeaz gain, Europako beste gazte erakundeekin erabaki genuen PDE Youth erakundea sortzea, Europako gazteen nahiak eta arazoak ordezkatzeko gai den erakundea. Erakunde sendo berri hau datorren otsailean Bruselasen egingo den I. Gazteen Kongresuan sortuko da.
Momentuz PDE Youtheko talde honetan hurrengo alderdi politikoak daude: Alleanza Popolare (San Marino), Cesta Zmeny (Txekiar Errepublika), Darbo Partija (Lituania), La Margherita (Italia), Europaiko Komma (Zipre) eta U.D.F. (Frantzia).
Euskal Herrian bizi dugun normalizazio politikoa eta bake prozesuri dagokionez, gure Europako lagunen elkartasuna jaso genuen, beraien ustez indarkeri egoera hauek Europako Batasunean desagertu behar direlako behin betiko.