05/12/2006
EGIk kontzentrazioa egingo du Donostiako Konstituzio Plazan, eguerdiko 12.00etan.
Estatu espainolak, gaur , urtero bezala, konstituzio eguna ospatzen du, 1978. urtean botoen %88,54arekin onartu zuen konstituzioa.
Euskadin ordea, %23,92ak ezezko garbia eman zien konstituzio honi eta bere defendatzaileei. Aldiz %55,35a abstenitu egin zen argi eta garbi utziz konstituzioak gure lurraldeetan sortzen zuen arduragabetasuna.
Gaur, 28 urte aurrerago, konstituzio honi berriro ezetz esateko momentuan aurkitzen gara, 1978an hartutako jarrera berretsiz.
· Konstituzio hau erregeak berretsitakoa izanik, frankisten legezkotasunetik dator, zehatzago, EGIk irmotasunez baztertzen duen erregimen autoritario eta diktatorialetik.
· Espainiar estatutik bereizitako lurralde giza eta euskaldun giza ere, ez du gure beharrizan eta berezitasunei erantzuteko balio izan konstituzio honek.
· Konstituzio zentrista eta homogeneizatzailea da edozein errealitate ezberdin ukatzen duena.
· Espainiar estatuko pluralitatea eta plurinazionalitatea ukatzen ditu.
· Herritar bakoitza bere hizkuntzan adierazteko aukera ukatzen duen konstituzioa da.
· Hiru botereen banaketa bermatzen ez duen konstituzioa da, orain gutxi Ibarretxe Lehendakariaren kontrako auzian ikusi ahal izan dugun moduan.
· Gernikako estatutua errespetatzen ez duen konstituzioa da, berak barneratua daukan lege organikoa izan arren.
Ondorioz, Euzko Gaztedik konstituzio hau ukatzeko erabakia berresten du eta premiazko eskaera egiten die goi mailako arduradun politikoei eta gizarteari , Euskadirentzako konstituzio baten alde lan egin dezaten.