Compartir

NOTICIAS

31/12/2006
Euzko Gaztedi EGI-k Madrilgo aireportuan gertatutako atentatua gaitzetsi nahi du, eta desagertutako Ekuadorreko bi gazteen senitartekoei bere hurbiltasuna adierazi nahi die.
 Pasa den martxoak 24an hasitako bake eta normalizazio prozesuak gizarte osoan behin- betiko bakean bizitzeko itxaropena ekarri zuen, baita gure herriak bizi duen gatazka politikoa konpontzeko aukera ere. ETAk aldarritatutako su- eten horren ondorioz armak eta indarkeria alde batera utzi ziren, elkarbizitzarako eta politikaren garaiari hasiera emanez. 

Baina azkenengo hilabeteetan euskal gizartean hedatu den itxaropen hori, ETAk egindako atentatuak kolokan jarri eta gogor astindu du, ekintza armatura bueltatuz eta euskal hiritarren eskakizunak mespretxatuz. Horregatik, Euzko Gaztedi-EGIk oraingoan ere ETAri desagertu dadila eskatzen dio bakea lortzeko itxaropena errealitatea bihur dadin. 

Sortu berri den egoera honetan aurrera egiteko alderdi politiko eta gizarte osoaren laguntasuna eta kooperazioa beharrezkoa da; argi dagoelako su- eten adierazpenaren aurreko egoerara bueltatzea ezinezkoa dela. Euskal gizarteak ezin ditu indarkeri, mehatxu eta sufrimendu gehiago pairatu, dagoeneko biktima gehiegi egon direlako. 

Amaitzeko, berriz ere atentatu honen bidez egon diren biktima guztiei gure elkartasuna adierazi nahi diegu, eta horien artean, oraindik desagertuta dauden Ekuadorreko bi gazteen senitartekoei. Ezin dugu ahaztu ETAk atentatu krudel eta zentzugabe honen bidez gizabanakoen eskubideak erasotzen dituela. 

Gaur inoiz baino gehiago, Bakea behar dugu!

Facebook