Compartir

NOTICIAS

02/08/2007
Pasa den uztailaren 25ean Euzko Gaztedi- EGIko Kanpo Harremanetako Batzordeko ordezkaritza batek BNG eta Galiza Novak antolatutako manifestazio nazionalean parte hartu zuen.
Galizako "Día da Patria"rekin batera Galiza Novak, BNGko gazte taldeak, Festigal jaia antolatu zuen, kultura eta musika galegoaren topagunea. Bertan hainbat hitzaldi izan ziren, horien artean "A soberanía dos pobos fronte á globalización" eta "Sahara: a marcha cara á autodeterminación". Honekin batera Rosalia de Castro eta Castelaori omenaldia egin zitzaien, biak Galizako abertzaleak. Gauean musika entzuteko aukera izan zen Terranova eta beste hainbat talderen eskutik.

Uztailaren 25an, BNG eta Galiza Novak antolatutako manifestazio nazionalean parte hartu zuen Euzko Gaztedi - EGIk, estatutik joandako beste gazte erakundeekin batera, Bloc Jove eta JEN- PSM.

Facebook