Compartir

NOTICIAS

22/03/2016
Sustraia. Identitatea. Poztasuna. Euskadiren arima. Nortasuna. Altxorra. Familia. Itxaropena. Hitz batean, zer da zuretzat euskara? Euskara ez da ez traba, ez arma; baina ezta armarria ere. Ez da oihua, ez eta curriculumean idatzitako lerro soila. Ez da susmoa edota aurreiritzia. Baina batez ere, euskara ez da harresia, atea baizik.

Argi dago euskara komunikatzeko tresna huts bat baino askoz ere gehiago dela.

Hitz gutxitan, Euskara da euskaldun egiten gaituena. Bere hizkuntza galdu duten ia herri guztiak, lehenago edo beranduago, desagertu egin dira.

Hortaz, gutariko bakoitza gure herriaren etorkizuna da. Euskadiren etorkizuna gara. Mundu aberatsagoa sortzeko bide bakarra tokikoa garatzea da, bertakoa. Euskaraz bizitzea!

Zoritxarrez, egoera ongi aztertu gabe, kontzientziarik gabe, jendeak euskara transmititzeari eta euskaraz hitz egiteari uzten dio hizkunzta mantentzea beste batzuen ardura delakoan. Baina, gure erantzukizuna da ahalik eta leku eta esparru gehienetan euskara ikustea, euskara entzutea, euskara sentitzea.

Erabaki batek gure bizitza osoa alda dezake.Estatistikek diote egunero 2.500 erabaki inguru hartzen ditugula. Beraz, goizero, jaikitzean, egin euskararekiko hautua. Hartu euskaraz jarduteko erabakia. Egin dantza euskaraz; maitatu euskaraz; bizi euskaraz! #ZuriDagokizu

Facebook