Compartir

NOTICIAS

22/03/2016
Ziur naiz zuetako asko eta asko zaudetela, edo egon zaretela, kirol, dantza, musika, gaztetxo, bertso-eskola eta beste hainbat ekintzatan sartuta. Edozein gazteren bizitzan garrantzi handikoak dira jarduera hauek, ondo pasatzeko ezik, hezteko ere balio dutelako.

Balio horietan, talde-lana, laguntasuna, tolerantzia, auto-kontrola, errespetua edo sakrifizioa bezalako baloreak daude, bakoitzaren izaera osatzen dutenak. Eta esparru hauek izaten dira maiz gure pentsamenduaren, izaeraren eta helburuen sorleku.
Balio hauek duten garrantzia jakinik, eskari bat egingo dut: jarraitu esparruok behar bezala eraikitzen, gu gara-eta gure herriaren etorkizuna. Herri hau handi egin nahi badugu, oinarri sendo baten gainean izan behar da, eta hori, zalantzarik gabe, elkarren arteko balio-sustapenak besterik ezin dezake egin. ‪#‎ZuriDagokizu‬

Facebook