Compartir

NOTICIAS

14/07/2016
Euzko Gaztedi EGIk argi eta ozen salatu nahi ditu azken egunotan gertatutako sexu eraso guztiak banan-banan, bai Iruñeako San Ferminetan gertatutakoak, bai Bilbao BBK Liven gertatutakoak, baita, beldurra dela medio, salatu ez diren gainontzeko kasu guztiak ere.

 Euzko Gaztedi EGIko gazteok arduraz eta atsekabez hartzen ditugu beste behin ere tankera honetako berriak. Onartezintzat jotzen dugu gure kaleetan sexu eraso bakarra gertatzea, eta horren aurkako neurriak etengabe hartzeko eskaria egiten diogu bai gizarteari, baita erakundeei ere. Euzko Gaztedi EGIk honakoa aldarrikatzen du: BAI jaietaz gozatu eta ondo pasatzeari. BAI maitakerietan ibili, jolastu eta seduzitzeari. BAI jaiaren eta jokuaren parte izateari. BAI errespetu osoz bilatzen doguna aurkitzeari. BAI beste pertsonari noraino jarraitu nahi dugun eskatzeari. BAI onartutako harreman sexualak izateari. BAI kaletik egunez zein gauez beldurrik gabe ibiltzeari. BAI jaiak askatasunez bizitzeari. EZ adostasunik gabe eta indarkeriaz burututako sexu eraso guztiei, edonolakoak izanda ere.

Facebook