Horretarako, hain zuzen, ezinbestekoa da norberak iraganean jokatutako paperaren hauskarketa sakon eta zintzo bat egitea. Halaber, nahitaezkotzat dugu sentsibilitate bakoitzak biktima oro onartu eta errespetatzea, estrategia politikoen gainetik baitaude beti pertsonak.
Horregatik, Euzko Gaztedi EGIk, gaurko egun honetan gatazka hau dela-eta eraila, torturatua eta sufriarazia izan den oro oroitu nahi du. Haiek jasandakoaren oroimenak berriz ere ez gertatzeko bermea behar baitu izan. Izan ere, benetako bakearen gauzatzea ez da emango euskal gizartearen zauriak itxiak egon arte.