Compartir

NOTICIAS

23/11/2016
Bihar EHUn ospatuko diren errektoretzarako hauteskundeen inguruan Euzko Gaztedi EGIk honakoa adierazi nahi du:

1.- Gazteok, ditugun partehartzerako baliabideak erabili behar ditugu, gure iritzia ahalik eta eremu zabalenera iritsi dadin. Ildo honetan, biharko hauteskundeak, gure ahotsa entzunarazteko tresna dira.

2.-Ulergaitza egiten zaigu hauteskunden aurrean zenbait sektore egiten ari diren boikota eta kanpaina zikina eta horrelako kanpainak gainera gazteek abiatzeak arduratzen gaitu. Euzko Gaztedik biharko hauteskundeak normaltasunez eta askatasunez burutu daitezela desiratzen du eta ziur dago bere eskubidea praktikatu nahi duen orok horretarako bideak izango dituela.

3.- Gazteok ezin gara intimidazioetan erori, hare gutxiago gure eskubide bat praktikatu nahi dugunean. Euzko Gaztedi EGItik elkarrekiko errespetuaren balorea aldarrikatzen dugu gizarte baketsu eta demokratiko baten oinarri gisa eta beraz EHUko ikasleak euren ahotsa altxarazi eta euren kontzientziak dionaren arabera bozka ematera animatu nahi ditugu, beldurrik gabe eta mehatxu edo inongo presioan erori gabe.

Facebook