1.-Emakumeen aurkako indarkeria gure gizartean errotuta dagoen matxismoaren ondorioa da. Horren aurka bereziki gazteoi lan egitea dagokigu gaur egunetik hasi eta etorkizun hobeago bat eraikitzeko.
2.- Euzko Gaztedi EGIk emakumeen aurka dimentsio guztietan ematen den indarkeria espresio guztiak deitoratzen ditu, gizartearen erdiak paira dezakeen Giza Eskubideen urraketa izanik.
3.- Gizarte zibilak, elkarte feministek eta erakundeek gai honetan egiten duten lana balorean jartzen dugu Euzko Gazteditik, gai honi hezkuntzan eta komunikabideetan garrantzia gehiago ematea aldarrikatzen dugularik.
4.-Gizarte bezala gai honetan aurrera goazen arren, Euzko Gaztedik ardura berezia erakusten du gazterian oraindik nabarmenak diren jokaera matxistengatik eta aspaldian jai esparruetan eman diren eraso sexisten kopuru nabarmenagatik: gazteriak gizartearen abangoardia behar du izan, baita gai honetan ere.
5.- Gizarte arazo honen salatzea emakumeei zein gizonei dagokigu neurri berean, emakumeak errespetatzen ez dituen gizarte bat ez baita gizarte osasuntsu bat izango.