Compartir

NOTICIAS

10/12/2016
Giza eskubideen eguneko adierazpena

Euzko Gaztedi EGIk hurrengoa adierazi nahi du giza eskubideen egunean:

1.-Giza eskubideen aldarrikapen unibertsalean sinesten jarraitu behar dugula, nahiz eta gaur egun herrialde askok honen kontra egin, gure beharra da humanista bezala hau defendatzea.

2.-Lan egiten jarraitu behar dugula mundu guztian eskubide hauek bete daitezen, gaur egun ia inon errespetatzen ez direlako.

3.-Betebehar hau aurrera eramateko, RGI-a edo alokairu sozialen antzerako politikak ezinbestekoak dira eta jada martxan jarri ditugu.

4.-Gogorarazi nahi dugu, herrien erabakitzeko eskubidea ere eskubide unibertsal bat dela, eta ez zaigula errespetatzen.

Aberri Batzordea.

Facebook