Compartir

NOTICIAS

17/03/2017
Le mondek argitaratutako informazioaren harira Euzko Gaztedik hurrengoa adierazi nahi du

1.- Poz handiz hartzen dugu armagabetzearen berria, urte luzeetan itxaron eta gero, gure Herriaren historia garaikidean gako izango den unea. Gazteoi dagokigu orain, hemendik aurrera gizarte baketsu bat bermatzea.

2.-Eusko Jaurlaritzak sinisgarritasuna ematen diola kontuan izanda, Espainiar eta Frantziar Estatutako Gobernuei arduraz jokatzeko exijitzen diegu, momentu historiko honen mailara egon daitezen.

3.- Eusko Jaurlaritzak erakutsitako jarrera kolaboratzailearen aurrean,, gainontzeko agenteei eskatzen diegu jarrera hau onartu eta horren arabera jarduteko.

4.-Era berean, ETAri exijitzen diogu iragarritako armagabetzea benetakoa izatea eta era honetan amaiera ematea gure historiako etapa beltz honi.

5.-Euzko Gaztedik itxaropenez hartzen du armagabetzea gure Herriaren bizkidetzarako behin-betiko urratsa izango delakoan.

6.-Historiako etapa latz hau berriro errepikatu ez dadin, Erakundeei eskatzen diegu oroimen eta erreparaziorako neurriak hartu ditzatela, biharko gazteak indarkeriaren eskuetan eror ez daitezen.


EGIren Aberri Batzordea

Facebook