Ezagutzera eman

BERRIAK

2006/04/08
Egi egunean, Joseba Egibarrekin batera, EGIkideak egindako hitzaldia



Gaur egungo egoeran asko dira eduki ditzakegun leloak, baina barne bateratzea helburu duen deialdiari deritzot hoberena. Elkar gaitezen!

Tirabirak alde batera utzi behar ditugu gauden egoera kontutan hartuta.

Batipat hiru ideia helarazi nahi dizkizuet EGI egun honetan:

Lehenengoa: gauden egoera historikoa kontutan harturik ezin gara guztiona den partidu politikoaren barnean tirabiratan ari. Suetena ospatu ondoren, arnasari eutsi behar diogu eta gure ahalegin guztiak bake prozesuan aurrerapausoak emateko izan behar dira. Bide hau guztion artean eginez; berriro diot, GUZTION artean, inor kanpoan utzi gabe. Horrela, gure Herria arnas gabe uzten duten kateak hausteko egindako gure lanaz benetan harro sentituko gara. Ondoren normalizazio politikorako prozesuari ekin behar zaio eta bertan ere EGIk bere lana egin behar du. ” El protagonismo corresponde al pueblo vasco”: hau da Lehendakariak joan den asteazkenean “Moncloa”ra egin zuen bisitan esan zuena eta gure Herrian gehiengodun Alderdia garen aldetik agente aktibo moduan erantzun behar dugu bakearen bilaketa honetan.

Bigarrenik, politika egiteko gogoa daukaten eta oraindik ezin duten horiekin hitz egitea bultzatu behar dugu gure bakerako apustuan. Horrela, gure Herriaren kultura eta ohiturak ez galtzea lortu behar dugu; are gehiago, bere etorkizuna ezagutzen ez dugun Europan gure tokia edukitzea behar beharrezkoa dugu. Lehenengo bakea ziurtatu behar dugu ondoren autodeterminazio prozesuari ekiteko eta prozesu honetan Euskal Herriak bere osotasunean hartu behar ditu erabakiak. Gure esku, hau da euskaldunon esku dagoen erabakia bai estatu espainiarrak bai gobernu frantsesak onartu behar dute arazo politikoaren behin behineko konponbidea nahi badute.

Hirugarren ideia: EGIren eginbeharra benetan erakargarria da gaur egungo egoera politikoak, Segiri aurrea hartzeko eta gure nazioarekiko dugun konpromezurantz euskal gazteriaren buruzagi izateko aukera ematen baitigu. Bake bidean euskal nortasuna defendatzeko, euskal kulturaren alde garai desberdinetan lan egin zuten pertsonak batu zituen Alderdia ezinbestekoa da. Guztiok hartu beharko genuke parte prozesu honetan gure herriagatik borrokatuz eta ez omen edo ondasunengatik. EGI ezin daiteke ”konparsa”moduan gelditu gure Herriarentzat hain erabakiorra den momentu honetan.

Azkenik, beraz, hiru mezuak gogorarazi nahi dizkizuet:

.Agente aktibo moduan barne elkartasun eta ahaleginez egoera berrira egokitzea.
.Autodeterminazioari aurre egiteko eta bakea ziurtatzeko gure nortasunaren defentsa eta inor kanpoan uzten ez duten elkarrizketak.
.EGIk bere Herriarekin duen konpromezua dela eta, EGIrekiko apustua Herri honetako gazteriaren gidaritza lor dezan.

Facebook