2006/06/23
Aguerari dagokion justizia aldarrikatzeko eguna heldu da.
Batzuk diruaren indarraz eta era traketsean Kantabriara Turtzioz eta bere auzoak eraman nahi izan arren, Euzko Gaztedi-tik argi eta garbi utzi nahi dugu gure herria kentzen diguten bitartean ez garela ezarrita geratuko.
Ez Enkarterrikoei ezta euskaldun guztioi ere, ez digute gezurrez konbentzituko, Euzkadi den ideia gero eta argiago dugu eta. Aguera Euzkadi da!
Ezin dugu onartu gure kulturaren kontrako hainbeste irainik, politika politikaz aritzen delako eta ez gure herrietako biztanleak erosten saiatuz.
Hau dela eta, Aguerara joan gara herri honen eta honekiko sentipena erakustera.
Guzti honengatik Revilla jauna, utzi pakean Aguera eta Bizkaia, hauteskundeak beste era batean irabazten direlako.
Gaur inoiz baino ozenkiago:
Aguera Euzkadi da!
Gora Euzkadi Askatuta!”