2006/08/28
2005ko Irailaren 22an, Irungo EGI komunikabideetan agertu zen bi helbururekin:
a) sortu zen talde berria, Euzko Alderdi Jeltzaleko gazteria, Irungo herritarrei ezagutaraztea, aurpegia emanez.
b) Irungo EGIk konpromezu bat publikoki adieraztea: 2006 urtean, Irungo Sutearen 70. urteurrena dela eta, ekitaldiak zein hitzaldiak antolatuko zituela hitza eman zuen.
Urte bete igaro da ordunez geroztik, eta Irungo EGIk bere hitza bete du. Hainbat ekitaldi antolatu ditugu, gerra zibila eta garai hartan Irunen bizitakoa gogoratzeko. Lanez beteriko urtea izan da, baina ilusioz eginiko lana izan da, Udalak jarritako trabak gaindituz.
Gogorarazi nahi genuke, joan den urteko agerraldia eta gero, beste erakunde batzuk hainbat ekitaldi antolatu dituela gai honi buruz, gure asmoei eklipsea egin nahian. Komenigarria izango litzateke lehenengo pausoa guk eman genuela gogoraztea, eta hitza bete dugula.
Azpimarratu nahi genuke antolatu diren ekitaldiak jende guztiarentzat erabat irekiak direla. Berdin du zein ideologi, zein erlijio, zein kultura. Eskertu nahi genuke antolaketan lagundu duten guztioi, gurekin haien esperientzia konpartitu duten guztioi eta gerra garaiko elementuak utzi dizkigutenoi. Eskerrik asko danoi, bihotz bihotzez.
Ekitaldiak bi arlotan zatitu ditzakegu: erakusketa eta hitzaldiak.
Erakusketak hiru eremu ditu:
- Sabino Arana Elkarkoak antolaturiko “Nunca Más 1936-1939” erakusketa.
- Irungo EGIk antolaturiko “Irun 1936-2006” argazki erakusketa.
- Irungo EGIk antolaturiko “Bitxikeriak” saila.
Ordutegia honakoa izango da: astelehen, asteazken eta ostiraletan (18.30etatik 20.30etara) eta larunbatetan (10.30etatik 13.30etara), Irungo Batzokian, Irailaren 2tik Urriaren 15a arte. Diptikoetan ipintzen du Irailaren 3an izango zela inaugurazioa, agenda arazoak direla eta, Irailaren 2ra aurreratu da. Azpimarratu nahi genuke Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria den Juan José Ibarretxe, zein Joseba Egibar (GBBko lehendakaria) eta Josu Jon Imaz (EBBko lehendakaria) gonbidatuak izan direla.
Egun batzuetan erakusketa itxita egongo da:
- Hondarribiko jaiak eta Junkaleko Andra Mariaren eguna: Irailak 8 eta 9.
- Alderdi Eguna: Irailak 23.
Bestalde, bost hitzaldi emango dira, Irungo Batzokian:
- Irailak 14 (19.30etan): “Recuperación de la memoria histórica a través de las exhumaciones”, Paco Etxeberria, Aranzadi.
- Irailak 21 (19.30etan, euskeraz): “Lauaxeta”, Paulo Iztueta.
- Irailak 28 (19.30etan): “Irun en la II. República (1931-1936)”, Aitor Puche.
- Urriak 10 (19.30etan): “Euzkadiren lehenengo Gobernuaren 70. urteurrena”-ren liburuaren aurkezpena, Iñaki Garrido.
- Urriak 13 (19.30etan): “El exilio Vasco”, Iñaki Anasagasti.
Erakusketaren amaieran, Liburu Txuri bat jarriko da jendeak bere esperientzia, bere sentimenduak, bere ideiak idatz ditzan. Jendearen parte hartzea ezinbestekoa da guretzat, asko ikasi daitekeelako pertsona hauek idazten dutenari esker.
Irungo EGIk konpromezu tinkoa du gure herriko historiarekin, gure arbasoek bizi eta sufritu izan duten gertaerekin. Beraien sakrifizioa, beraien konbikzioak, beraien borroka ezin dugu ahaztu, gertaera hoiek gaurkoa baldintzatu baitzuten. Horregatik, gure leloetako bat honakoa da: “Atzokoan finkatuz gaur biharkoa bultzatu”.
Beraz, Irungo zein Euskal Herriko herritar guztiei gonbidapena luzatzen diegu Kale Nagusian dagoen Batzokira hurbildu daitezen eta antolatu diren ekitaldietan parte hartu dezaten.