2003/11/12
Kataluniar herriak bere etorkizuna erabaki behar du. Bozkatzeko aukera duten biztanleek hurrengo igandean argituko dute momentu honetan zalantzaz beterik dagoen geroa.
Kataluniak etapa berri bati ekin behar dio. Aldaketa sakonak ekarriko dituen egoera itxaropentsua; autogobernua sakontzeko eta bere borondatea libreki adierazteko aukera ematen dion estatuarekiko marko berria. Hau guztia, noski, testuinguru anitz, baketsu eta demokratikoan.
Xede eta helburu hauek lortzeko asmoz, Euzko Gaztedik Artur Mas-ek zuzentzen duen Convergència i Unió alderdiaren aldeko apostua egiten du, exekutibo kataluniarra gehiengo nazionalistak osa dezan.