Ezagutzera eman

BERRIAK

2002/12/06

Ezarri diguten jaiegun honetan ez dugula zer ospatu jakinarazi nahi dio Euzko Gaztedik euskal gizarteari. Guk ez dugu konstituzio hau indarrean sartu zeneko eguna ospatuko:

1. Ez duelako euskal gizartearen hitza eta erabakia errepetatzen

2. Aldi hartan ere, euskal gizarteak ez zuelako onartu.

3. Euskaldunon gehiengoaren iritzia ez zelako konstituzio hau idaztean kontutan hartu.

4. Ez duelako gure herrian bizi dugun gatazka politikoa konpondu.

5. Gatazkak konpontzeko armak erabiltzea aurrikusi eta onartzen duelako.

6. Sakralizatu egin dutelako horrela berau aldatuz inolako adostasunik bilatzeko edozein bide eragozteko.

7. Konstituzio hau ez delako berorren legeak betearazteko gai ere.


Guzti honengatik Euzko Gaztedik hau eskatzen du:

1. Bidegabeko jaiegun hau kentzea.

2. Elkarrizketa prozesu bat hastea euskaldunek askatasunez eta bakean erabakitzen dutena onartuko duen elkarbizitzarako akordio bat lortzeko.

3. Gizarte osoaren giza eskubideak errespetatu eta zainduko dituen akordio bat lortzea.

Azken batean, alderdikerien gainetik herrien arteko elkarbizitza egonkor eta baketsua bilatuko duen prozesu bat hastea eskatzen dugu. Horrexegatik Euzko Gaztedik bere babes osoa eman nahi dio Ibarretxe Lehendakariaren proposamenari.

Facebook