2003/10/17
Estatuko Segurtasun Indarrek egindako azken operazioa dela eta, Espainiako Gobernuak berriro ere euskara eta kulturagintzaren aurkako atentatua gauzatu zuen atzo goizean, indarkeriaren aurkako borroka aitzakitzat hartuz. Hau dela eta, gogorki GAITZESTEN ditugu gure nortasun kulturala suntsitzea helburu dituzten ekintzak. Halaber, adierazpen askatasunaren aurkako azken jokabideak modu sakonean SALATZEN ditugu. Amaitzeko, gure elkartasuna erakutsi nahi diegu atxilotuei eta euskal kulturaren alde lanean dabiltzan guztiei.