Ezagutzera eman

BERRIAK

2004/01/29



Josep Lluis Carod Rovira, ERCko idazkari nagusia, dagoeneko ez da Kataluniako Gobernuko kontseilari burua; egoera honen iturburua politikari kataluniarrak ETA nahiz ezker abertzalearekin elkarrizketak mantendu izana da.

Honek guztiak, salbuespen estatuan bizi garela argi uzten digu berriro ere. Indarkeriaren amaiera helburu duen elkarrizketa zigortzen duen egoera baita gaur egunekoa.

Ezin ahantz dezakegu gatazka armatuak kutsu eta jatorri politikoa duela, eta, ondorioz, izaera berbereko konponbidea eskatzen duela, edozein dela ere bere bultzatzaile edo eragilea, bai giza edo politika arlokoa, alegia.

Hau guztia dela eta, Euzko Gaztedik Carod Rovirari bere laguntza eta babesa adierazi nahi dio, Euskal Herria horrenbeste denboran zehar pairatzen ari den egoerari amaiera emateko egin duen ahalegina biziki eskertuz eta bere ekimena bermatuz.

Facebook