2004/06/25
Historian zehar gay, lesbiana, bisexual eta transexualek pairatu izan duten diskrimanizioa nahiz lege-bazterketa aski ezaguna izan da. Bazirudien XXI. mendeko gizarte moderno eta aurreratua arazo honi erantzuna emateko gai izango zela. Tamalez, ez da horrela izan.
Hau dela eta, ezinbestekoa iruditzen zaigu pertsona hauen duintasuna eta berdintasuna bermatuko dituzten baldintza eta bitartekoak ahalbideratzea. Helburu hau lor dadin, urrats garrantzitsuenetarikoa pertsona heterosexualen eta homosexualen lege berdintasuna erdiestea da. Halaber, aniztasuna eta askatasuna sustatzen dituzten printzipioak gizartean hedatu eta zabaltzea.
Halaber, Euzko Gaztedi-EGIk beretzat jotzen ditu erreibindikazio horiek eta konpromisoa eman du egun hain homofoboa den mundua aldarazteko lan egingo duela eta era askean hautatzen diren aukera eta bideak aintzat hartuko dituen munduaren alde dagoela.
Xede hau aintzakotzat hartuz eta “Berdintasunerako GAYtasuna” lelopean, Euzko Gaztedik (EGI), datorren astelehenean, ekainaren 28an Euskal Herri mailan hasiko duen kanpainararen berri ematen dizuegu.