Ezagutzera eman

BERRIAK

2004/11/24



Emakumeen aurkako tratu txarren gaia egungo gizartean jasaten ari garen arazorik larrienetakoa da zalantza izpirik gabe. Azken urteotan, emakumea inoiz baina gehiago ari da bere alderdi ezberdinak garatzen; era berean, aspaldian exijitu dituen eskubideak ere lortu ditu. Zoritxarrez, situazioa nahiko baikorra ikusten ari ginen momentuan, emakume askok ixilean jasaten duen egoera tragikoa eman zaigu aditzera:tratu txar psikologikoak, fisikoak, eraso ezberdinak…

Ezin esan dezakegu errealitate hau azken urteetara mugatzen denik, betidanik jazo izan baita. Hala ere, orain dela gutxi jakin izan dugu zenbat emakumek pairatu izan duten eta pairatzen duten egoera latz eta jasangaitz hau.

Egoera honen aurrean, Euzko Gaztedik bere ELKARTASUN eta BABESA adierazi nahi die zorigaitzeko egoera hauxe jasaten duten emakume orori eta sufrimendu hau jasaten guztiek salatu dezaten eskatzen dugu. Halaber, instituzio nahiz agintariei bere hitza betetzeko erregutzen diegu, oinaze honi behin betiko amaiera eman diezaiogun.

Azkenik, Euzko Gaztedik, giza eskubideen defentsari amen eginez, bere kide nahiz jarraitzaile orori egoera honekiko GAITZESPEN eta ARBUIOA adierazi dezaten eskatzen die. Era berean, hurrengo ostegunean, hilaren 25ean emakumearen duintasun eta eskubideen alde ospatuko diren ekintzetan parte har dezaten esan nahi diegu.

Facebook