2005/01/28
Euzko Gaztedi-EGIk, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabar herrialde historikoetako Foru Aldundiek sozietateen gaineko zergei dagozkien araudi fiskalak baliogabe uzten dituen Auzitegi Gorenaren ebazpena, izaera politikodun ebazpena dela uste du; honen ondorioz eta, behin ere, Euskal Herritargoari eta Euskal Autogobernuari erasotzen diona.
Espainiar Konstituzioak lehenengo xedapen gehigarrian batzen du Euskal Herriari dagozkion begirunea eta eskubide hauen bermea eta garapena. Gernikako Autonomi Estatutuak berak batzen ditu, eskubide hauen begirunea eta garapena, eta honi jarraituz adostu genuen Euskal Kontzertu Ekonomikoaren iraupena eta erregimena.
Hala ere, badirudi Konstituzioa eta Estatutua betetzea eskatzen dutenek, ahaztu egiten dituztela eskaera hauek, eta Foru Diputazioek zergen arloan duten araudi ahalmenak eraso, urratu eta murrizte prozesuan laguntzen dute.
Euskal gazte demokrata eta aurrerakoi garen aldetik, ez dugu onartzen gure herriak Estatu Espainiarraren hipokresia jasan beharra. Gure instituzioek jasaten duten mesprezua ikusteak gogaitu egiten gaitu. Baina kasu honetan, gazteok etorkizunari begiratu beharra daukagu, dagokigun eran, eta gizarte eta ekonomiaren garapena, enplegu sortzea eta gure herriaren- Euskadiren- inbertsioak, Auzitegi Gorenaren ebazpena kinka larrian uzten dituela uste dugu.
Gure askatasuna , gure herriaren etorkizuna eta aukeratzeko ahalmen gurariak zigortzea baino ez du bilatzen Espainiar estatuak, horretarako bere hiru botereak erabiliz, hau da : botere legegilea, betearazlea eta Judiziala .
Arrazoi hauengatik , Auzitegi Gorenak Euskal Herriari eginiko eraso hau salatzen dugu eta sindikatu , enpresari eta, bereziki gazte erakundeei, Euskal Herriaren garapena jota uzten duen erabaki hau gaitzetsi eta sala dezatela eskatzen diegu.
Ateak zabaltzeko garaia da, ez ateak ixtekoa :
Euskadiri BAI,
Gure etorkizunari BAI,
Estatutu Politiko Berriari BAI,
esateko garaia da.
Gure garaia da, gure txanda !