Ezagutzera eman

BERRIAK

2006/09/27
Berria egunkarian Roberto Gonzalezek Arabako EGIko arduradunak eta EAJko batzarkideak, Espainiar ejerzitoak Euskal Herrian egiten dagoen maniobra militarren inguruan egindako azalpenak.

Roberto Gonzalez EGI-ko buru eta Arabako EAJko biltzarkidearen aburuz, Euskal Herriak bizi duen abagune politiko berri honetan bake eta normalizazio politikoaren aldeko ahaleginak egiten ari direnean, «ez da normala eta ez du zentzurik ejerzitoa Euskal Herrian sartzeak ». Espainiako Gobernuaren «moral bikoitza » salatu du Gonzalezek: «Alde batetik bakegintzaz hitz egiten dute, eta bestetik ejerzitoa ekartzen dute». EAJko biltzarkideak ez du begi onez ikusten urtean behin edo birritan halako maniobrak egitea. Gogoratu duenez, Espainiako ejerzitoa ia urtero etorri da Euskal Herrira erakustaldi militarrak egitera, eta herri inguruetan agertzen dira «inolako abisurik» eman gabe.

Facebook