2006/09/27
Euzko GAztedi-EGIk prentsa ohar bidez Espainiar ejertzitoak euskal herrian egiten dagoen maniobren inguruko iritzia
Irailak 24 eta 29 egunen artean Euskal Herrian, Espainiar Indar armatuek aurrera eramaten ari dituzten maniobren gainean, Euzko Gaztedi-EGIk honako hau adierazi nahi du:
1. Espainiar Ejertzitoaren bisitak haserretu egiten gaitu. Oraingoan ere ez dira ongi etorriak gure Herrian.
2. Ez dugu Euskal Herrian Espainiako ejertzito eta poliziak egotea begi onez ikusten ezta onartzen.
3. Kezkatuta gaude ejertzito espainiarrak gure herrialdean maniobra militar moduan egindako ekintzengatik edota edozein erakusketa belikoengatik.
4. Espainiar ejertzito eta poliziek gure Herritik lehenbailehen eta behin betiko alde egitea nahi dugu.
5. Bakearekiko gure konpromiso publikoa eta nekaezina berretsi nahi dugu. Indarkeria eta armak ez dira onargarriak gatazka konpontzeko, ez Euskal Herrian ezta munduko beste edozein herrialdetan ere.