2006/10/05
Irungo Euzko Gaztedi-EGIk, Sabino Arana fundazioarekin batera erakusketa bat antolatu du Irungo herrian gerra zibilak izan zituen eraginen inguruan. Erakusketa material desberdinez osatuta dago, ala nola garai hartako argazkiak. Txarla eta ekitaldi ezberdinak ere izango dira.
“...1936ko uztailaren erdialdean Irunek giro politiko sasinormal batean murgilduta zegoen. Giro horretan San Pedro eta San Martzial festak pasa eta gero, irundarrek Elizatxoko Carmen jaietarako ohiko barrakak jartzeari ekin zioten. Inork gutxik aurrikusi zezakeen Afrikan azpilanean prestatzen ari ziren Estatu Kolpe faxistak Irungo hiriarentzat eta herritarrentzat izango zituen ondorioak ...
Uztailaren 17an irundarrek penintsulan gerta zitekeen matxinada militar baten lehen berriak izan zituzten eta horrek, sekulako nahastea eta urduritasuna sortu zuen haiengan.
Uztailaren 18ko ondorengo egunetan Irun Hiriko defentsa antolatzen da eta Pilar komentuan (gaur egun Pilar eskola) kokatukato komisari orokorraren bitartez armak banatzen dira.
Iruñean, uztailaren 19an Mola Jeneralaren agindupean altxatako militarrak, Cabello Teniente Koronelaren agindupean, Elizondora abiatuko dira biharamunean, herrian altxatu ziren carabineroak heuren konpainian sartzeko. Hilaren 21ean, Beorlegui Koronela Beran altxatutako militaren kargu egingo da. Aldi berean, errepublikanoak Endarlatzako zubia lehertuko dute ...”.
Garai hartan Irunek sofritutako suteak hirian arlo asko baldintzatu ditu, eta gu, gure herriarekin konprometituta dagoen gazte erakunde bezala, gertaera bortitz haiek gogora ekarri nahi ditugu, berriz errepikatu ez daitezen eta irundarrei gure iraganaren atalik gertukoenana ezagutzera emateko.
Horretarako zenbait hitzaldi, erakusketa eta ekitaldiak prestatu ditugu:
“NUNCA MÁS - IRUN 1936/2006” erakusketa.
Irailak 14 (19.30etan): “Recuperación de la memoria histórica a través de las exhumaciones”, Paco Etxeberria, Aranzadi.
Irailak 21 (19.30etan; euskeraz): “Lauaxeta”, Paulo Iztueta.
Irailak 28 (19.30etan, erderaz): “Irun, II. Errepublikan (1931-1936)”. Aitor Puche.
Urriak 10 (19.30etan): “Euzkadiren lehenengo Gobernuaren 70. urteurrena”-ren liburuaren aurkezkena, Iñaki Garrido
Urriak 13 (19.30etan): “El exilio Vasco”, Iñaki Anasagasti