2006/10/11
EGIk PROBOKAZIOTZAT HARTZEN DU MANIFESTAZIO FAXISTA
Falangeko alderdiak, beste erakunde faxista batzuekin batera, hurrengo urriaren 12rako manifestazioa deitu dute eta Iruñako kaleetatik zehar igaroko da “ por la españolaridad de Navarra “ lemapean.
Euzko gaztedik deialdi hau , Euskal Herriarekiko probokazio gisa hartzen du, onartezina iruditzen baitzaio zalantzazko ibilbide demokratikodun formazio politikoek halako astakeri bat eskatzeko ausardia izatea.
Euzko gaztediren ustez Nafarroako gizartea aski heldua da holako talde faxista batengandik manipulatuak izateko.
Hau guztia, gutxi balitz, EGIk gogorarazi nahi du, talde hauek egun, ez dituztela beraien aurretikoek, beste garai batzuetan, eginiko basakeriak salatu.
Gogorarazi behar zaie, euskal gizarteak norbere ahotsa izan behar duela libreki eta demokratikoki bere etorkizuna erabakitzeko.