2006/10/11
Berako Labiaga ikastola da, aurten, Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolek euskararen eta euskal kulturaren alde urriaren 15ean, igandean, egingo duten jaialdiaren anfitrioia.
Euzko Gaztedi-EGIko ordezkaritza bat Beran izango dira, euren babesa erakusteko jaialdiari eta euskal kulturari.
Aurten ere, milaka lagun espero dira Nafarroa Oinezen, ikastolen proiektuari, euskarari eta nafarrek euskaraz ikasteko duten eskubideari euren laguntza eskaintzen.
“Baietz oraingoan!” lemapean, Labiaga ikastolak urte osoan lan egin du Nafarroa Oinez hau prestatzeko; gainera, ikastola horrek beste birritan ere antolatu du. Aurtengo zirkuituak sei kilometro baino gehiago du eta 7 gune izango ditu; horietan, goizeko 10etatik hasita, txikiek, gazteek eta nagusiek euren gustuko jarduerak izango dituzte.
Informazio gehiago
www.nafarroaoinez.net/