Ezagutzera eman

BERRIAK

2006/10/24
Xabier Arzalluz, Luis María Retolaza, Ramon Labayen, Eli Galdos, Jose Antonio Urbiola, Juan Mari Ollora, Luis Mari Bandres, Juan Luis Laskurain, Javier Goirigolzarri, Gerardo Bujanda, Nekane Iribar eta Marisa Larrañaga izan ziren atzo goizean, beraien ekimenez, Bilbon EAEko Auzitegi Nagusiaren egoitzan beraien burua autoinkulpatu zuten Ibarretxeren aurka martxan jarritako auzibidean.



EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Zibil eta Zigor Gelak emandako autoan Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria inputatzen du, ustezko desobedientzia delitua egotzita, legez kanpoko Batasunako kideekin bildu izanagatik. Hori dela eta, egoitza judizial honen aurrean agertzen garenok honako hau adierazi nahi dugu:

1. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Zibil eta Zigor Gelaren erabakiak Epaiketa politiko baten hasiera suposatzen duela. Irmotasunez eta ondorioak ondorio salatzen dugun epaiketa politikoa. Juan Jose Ibarretxek Lehendakari eta pertsona moduan dituen oinarrizko eskubideak urratzen ditu, intentzio politiko nabarmena duen astakeria juridiko honek. Eskubide horiek Lehendakariari bere osotasunean itzultzea exijitzen dugu.

2. Normalizaziorako eta bakerako prozesu politikoan murgildurik gaude eta bertan, elkarrizketa, konponbideen bilaketan eta eraikuntzan ezinbesteko tresna dugu. Alderdi politikoen eta dagokien eragileen arteko elkarrizketa, Espainiako gobernuaren eta ETA erakundearen artekoa... Testuinguru honetan Gelaren erabakia konponbiderako dinamikak geldiarazteko edota saboteatzeko saio argia da.

3. Ondorioz, iritzi hauek izenpetzen ditugunok eta Lehendakariaren bazterketarik gabeko elkarrizketaren aldeko erabakiarekin bat gatozenok, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Zibil eta Zigor Gelaren aurrean gure auto-inkulpazio adierazpena aurkezten dugu.

4. Halaber, gure gogoetekin bat egiten duten hiritarrei EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean auto-inkulpazio* idatzia aurkezteko gonbitea luzatzen diegu, datorren ostegunean, urriak 26, goizeko 11etan. 



* Adierazpena eta auto-inkulpazio idatzia www.lehendakariarekin.com web orrian


Facebook