2006/10/24
Euzko Gaztedi – EGIko Aberri Kontseilua Lehendakariaren aurkako kasu irekian autoinkulpatzen da.
Batasunako kide ezberdinekin batzeagatik, Euskal Herriko Epaitegi Nagusiak emandako eta Lehendakaria inputatzen duen autoaren aurrean, EGIko Aberri Kontseiluak berriro ere aktibitate politikoak askatasunean jarduteko oinarrizko eskubideen aurka doan epaiketa politiko baten aurrean gaudela salatu nahi du.
Euzko Gazteditik ez da honelako inputaziorik ulertzen, eta are gutxiago orain, euskal gizartea gatazka konpontzeko elkarrizketa oinarri printzipala duen bake prozesu batean murgilduta dagoenean. Onartezina iruditzen zaigu pertsona bat auzitaratzea bakea elkarrizketaren bidetik bilatzeagatik.
Egiko Aberri Batzordeak Ibarretxe lehendakariari bere elkartasun guztia adierazi nahi dio eta horregatik kide oro autoinkulpatuko da kausa honetan, honez gain egi kide, alderdi inguruko gazte eta orokorrean Euskadiko gazte guztiei dei egin nahi dio hurrengo ostegunean , urriak 26 , goizeko 11etan Euskal Herriko Epaitegi Nagusiaren aurrean bere autoinkulpazio idazkia aurkeztera joan daitezen.
Autoinkulpazio modeloak http://www.euzkogaztedi.org/ web orrialdean izango dira eskuragarri.