Ezagutzera eman

BERRIAK

2006/10/27
470 lagunek beren burua erruztatu dute lehendakariaren aurkako auzibidean.



Gaur goizean, 470 lagunek beren burua erruztatu dute Lehendakariaren aurkako auzibidean, Batasunarekin bildu izanagatik ustezko desobedientzia delitua egotzita. Goizeko hamaiketatik aurrera, Euskal Herriko herrialde guztietatik hurbildutako hainbat herritar, Bilboko Justizia Auzitegi Nagusiaren egoitza aurrean bildu dira. Bildutakoek erruztatzea aurkezteko modua izan dute nahiz eta, hasiera baten, ilara handiak itxaron behar izan. Era honetara, Xabier Arzalluzek eta 11 burukide ohik iragan astelehenean egindako deialdiarekin egin dute bat.

Ekimenaren bultzatzaileek EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean erruztatzeak aurkezten jarraituko dutela jakinarazi dute, astelehen eta ostegunero, Lehendakaria epailearen aurrean aitortzera deitu arte. Horrela, Lehendakaria jasaten ari den epaiketa politikoa salatu eta konponbiderako tresna izan daitekeena oztopatu nahi izana gaitzetsi dute. Era bertsuan, Lehendakariaren bazterketerik gabeko elkarrizketaren jarrera izenpetu eta babestu nahi izan da.

Facebook