Ezagutzera eman

BERRIAK

2006/10/30
EGIko delegazio bat, azaroaren 3, 4 eta 5ean Gasteizen ospatuko den Saharar Herriaren Aldeko 32.Koordinazio Biltzar Europearrean izango da.


Urteroko zita hau, nazioartean Saharar Herriarekiko elkartasuna adierazteko egiten den garrantzitsuena da. Mendebaldeko Saharako gatazka izango da aztergai eta batez ere kooperazio arloan etorkizunean emango diren urratsak finkatuko dira. Bestalde, hainbat alditan ukatu den autodeterminazio eskubidea aldarrikatuko da berriro ere. 
EGIk saharar gazteen inguruan antolatu diren lantaldeetan hartuko du parte. 
Informazio gehiago: www.eucoco2006.org

Facebook