2006/11/29
Euzko Gaztedik bere elkartasuna adierazi nahi dio Pablo Ibarri, baita bere familia eta lagun guztiei ere. Pablo Ibar orain dela zazpi urte erahilketa hirukoitza baten egilea izateagatik hiltzera zigortua izan zen EEBBetan, Pablok bere errugabetasuna behin eta berriro aldarrikatu badu ere.
Pablo Ibarrek orain arte izan ez duen defentsa egokia izateko, Pablo Ibar Elkartea fondoak biltzen ari da kasua berriro ireki dadin, eta ondoren zigorra gora- jotzeko.
Euzko Gaztedik Pablo Ibar Elkarteak fondoak lortzeko martxan jarritako kanpaina bultzatuko du, ekarpen ekonomikoa egin ez ezik, Euskal Herriko herritarren hurbiltasuna eta solidaritatea ere luzatzeko. Dirua biltzeko Batzokietan kutxa bat aurkituko duzu zure dirua bertan zuzenean uzteko.
Pablo Ibarrek gaztediaren laguntza behar du bere oinarrizko eskubideak egikaritzeko, gizaki guztion eskubiderik garrantzitsuena eta funtsezkoena defedatzeko: bizitzeko eskubidea.
www.pabloibar.com