Ezagutzera eman

BERRIAK

2006/12/06
INDEPENDENTZIA PLAZARANTZ!

EGIk Donostiako Konstituzio Enparantzan antolatu duen bilkuran 50 bat lagun izan dira espainiar konstituzioaren aurka azaltzeko.

Ekitaldi berean, “Independentzia Plazarantz” izeneko ekimena jarri da martxan. Ekimen honek, gure herrietan hedaturik dauden espainiar jatorriko kale eta enparantzen izenak ordezkatzea bilatzen du, hauen ordez euskal kultura edo nortasunean oinarrituriko izenak jartzeko eskatuz. 

Horretarako ehundaka postal banatu dira herrietako alkateei zuzentzeko. 

Eredu moduan, Donostiako Konstituzio Plazari EGI kideek izena aldatu diote. “Independentzia Enparantza” izenarekin lau plaka jarri dituzte.

Facebook