2006/12/12
Euzko Gaztedi – EGIk “Autodeterminazioa Helburu!” izenburupean nazioarteko jardunaldia antolatu du datorren astebururako, Bilboko Lan Ekintza aretoan (uribitarte 6).
Jardunaldiaren helburua munduan zehar izan diren Herri ezberdinen autodeterminazio eta independentzia kasuen azterketa egitea da, bizi dugun bake egoera itxaropentsuaren baitan. Horrela, autonomia, autodeterminazio, independentzia eta sezesio kontzeptuak argitu nahi dira.
2006ko abenduaren 16an zehar honako kasuok aztertu nahi ditugu, kasuan kasu bertako ordezkaritza gazteak gurean hartuz, ahal den heinean:
§ Québec
§ Irlanda
§ Corsica
§ Silesia
§ Georgia
§ Eskozia
§ Gales
§ Flandria
§ Bretainia
§ Catalunya
§ Galizia
§ Kanariar Irlak
§ Balear Irlak
§ Sahara
§ Montenegro
§ Lituania
Metodologia hitzaldi eta mahai-inguru bidezkoa izango, bai politika/legedi/bake-prozesu adituekin bai aitatutako errealitatetako gazte ordezkariekin. Jardunaldia euskal gaztedi osoari zabalik izango da, nahi duenak parte har dezan.
PROGRAMA
10.00etan Ongi etorria eta Jardunaldien aurkezpena
10.15etan Hitzaldia: Autodeterminazioaren garapena ikuspuntu politiko batetik.
Hizlaria: Josu Erkoreka, EAJ-PNVko diputatua.
11.00etan Atsedena eta kafea
11.30etan Solasaldia: LOKARRIren esperientzia bakegintzan..
13.00etan Hitzaldia: Autodeterminazio eskubidea
Hizlaria: Emilio Olabarria. Espainiako kongresuko diputatua
14.00etan Lunch-bazkaria
16.00etan Nazioarteko gazteen tailerra. Autodeterminazioa helburu.