Ezagutzera eman

BERRIAK

2006/12/20
Pasaden ostegunean, “Autodeterminazioa helburu” nazioarteko gazte jardunaldiei hasiera emateko, Sabin Etxean egin zien harrera EBBko Presidenteak Euskadira etorritako kanpoko gazteei.
Josu Jon Imazekin izandako elkarrizketan bake eta normalizazio politikoaren prozesuari buruz haritu ziren. 

Ostiralean ordea, Euskal erakunde publikoen txanda izan zen; Legebiltzarrera bisita zegoen antolatua eta bertan osoko bilkura ikusteaz gain Juan Jose Ibarretxe Lehendakaiarekin bilera bat izan zuten, Euskal Autonomi Erkidegoaren politikaren zehazpenak aztertzeko asmorekin.

Parlamentura eginiko bisita Izaskun Bilbao presidenteak egindako harrerarekin bukatutzat eman zen. Honek, bere aurkezpenean, legebiltzarrean politika egiterakoan euskal gizarteak daukan garantzia azpimarratu zuen

Facebook