2007/01/11
Iragan abenduaren 30ean ETAk eragindako atentatuaren haritik Ibarretxe Lehendakariak larunbaterako deitu duen manifestazioan parte hartzeko eskaria egin nahi diogu Euskal Gaztediari
Une latzenetan Euskal Herriak bat egin baitu indarkeria adierazpideren aurka eta, beraz, ETAri berretsi nahi diogu bere ekintza armatuak alde batera utzi eta armak ixilarazi ditzan eskakizun irmoa.
Aldi berean, eragile politiko orori elkarrizketaren alde egin dezan eskatu nahi diogu eta Euskal Gaztediari beronen balioa eta beharra berretsi ditzala.
Izan ere, Bake Prozesua berreskuratzeko eta Normalkuntza Politikorako Prozesuari eusteko une da oraingoa, Euskal Herritarron itxaropen eta nahiak gauza daitezen.
Bakea eta elkarrizketa. Larunbatean Bilbaon izango gara 17.00etan Euskal Gizartearekin bat egiten.