Ezagutzera eman

BERRIAK

2007/03/08
Martxoak 8, emakume guztion egutegian morez markatutako eguna da, munduan zehar emakumeen oinarrizko eskubideen defentsan batzen gaituena; ezberdintasun kulturalak, ekonomikoak eta politikoak alde batera utziz. Aurten ere Euzko Gaztedik edozein motako diskriminazioa egunero jasaten duten emakumeekiko solidaritatea berretsi nahi du, eta horrelako egoerak desagertarazteko lan egiten jarrituko du gaztediaren arloan.
Premiazkoa da sexuen arteko berdintasuna erreala sustatzea; eta horretarako guztiz beharrezkoak dira Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea eta zentzu berean lan egiten duten bestelako arauak. Gaztediari gogorarazi behar diogu gizartea osatzen dugun gizon eta emakume guztiok berdinak garela eta eskubide berberak ditugula, bai enpleguaren arloan, bai alderdi politikoen egituran eta baita etxeko lanetan ere. 

Ezin da ukatu oraindik ere lan handia dagoela egiteko berdintasun printzipioa gizartean behin betiko finkatzeko; erakundeek lan horretan erantzukizun zati garrantzitsua badute ere, gazte guztion eta gizarte osoaren bultzada beharrezkoa da. Azken finean herritarrok gara legeak eta administrazioaren jarduerak eta politikak aldarazi ahal ditugunok. 

Hala eta guztiz ere, berdintasuna lortzeko hasitako bidea zuzena da eta emaitzak berehala nabarmenak izango dira. Jadanik emakume gazte batzuk esan dezakegu momentuz diskriminaziorik jasan ez dugula eskolan, etxean edota lagunen artean. Hau da sustatu beharreko jarrera, etorkizun hurbilean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna benetakoa izan dadin. 

Aukera berdintasunak, mugak gainditzeko! 

Euzko Gaztediko Gizarte Ekintza Bartzordeko kideak 

Jon Koldo Arteaga 

Miren Saratxaga

 Imanol Urrutxua

Facebook