2007/10/03
Duela 30 urte "Batasuna eta Indarra" lelopeko batzar nagusia burutu zuen gure Alderdiak. Aurten, berriz, Batzar Nagusi garrantzitsua izango dugu abenduan. Are garrantzitsuagoa azken bolada honetan izan diren berrien ostean...
EGIkideon leloa asteburu honetarako "Batera Askatasunerantz Indartsu" izan da, BAI. Bai, aurrera egin nahi dugulako, baikor eta gogotsu; bai, proiektu eraikitzaile baten kide garelako, suntsitzaile diren sasi-ekarpenen pare-parean jarrita. Bai, Herriak berez duen erabakitzeko eskubidearen gauzapenaren alde gaudelako.
Batera, bat eginda, elkarrekin. Proiektu, egitasmo, talde eta mugimendu bakarra gara, aberatsa era berean. Nork bere ideia, xehetasun eta ikuspuntuak baditu ere, helburu batek batzen gaitu Erakundera: Euzkadiren askatasuna lortzea eta egitate berri baten egitura sortzea. Euzkadi da Euzkotarron Aberria!
Batera, ekintzaile eta aktibo, aurrera begira bata besteari lotuta, eskutik helduta, ildo nagusi berean bultza eginez. Batera, Euzko Gaztedira jendea bilduz, egitasmoarekin bat egingo duen gizarteari ateak irekita eta gizabanakoak konbentzituz. Batera, gizartearekin bat egiten duen egitasmoa etengabe eguneratuz. Batera, gure usteak, egitasmoak eta proposamenak gizartean barreiatuz.
BAI, "Batera askatasunerantz indartsu" no es casual. En positivo, juntos, hacia la libertad colectiva basada en la libertad individual, con la fuerza del proyecto mayoritario. Batera, en el camino de la soberanía plena de nuestro Pueblo.
BAI, "Batera askatasunerantz indartsu", "Ensemble fort vers la liberté", Hegoalde et Iparralde, dans l'est et dans l'ouest. Ensemble considérant Euzkadi en son entier (comment autrement?). Vers la liberté car notre cible est dans la totalité. Fort parce que côté à coté nous sommes infatigables.
Askatasunerantz, Euzkadiren askatasunerantz. Gizabanakoaren, euzkotarraren askatasunerantz. Giza-eskubide orori begirunea zor eta ematen diogu, gainontzekoen oinarri eta ezinbesteko aurrekari den biziari lehenbizi. Eta bizi horri duintasuna, giza-eskubide oro zainduz.
Gazte garen heinean, gazte aske egingo gaituzten aldarriak bideratuz: emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasun erreala, etxebizitza duinerako aukera, arrazakeriaren desagerpena, askatasun sexuala, ikasketak osatzeko abagunea, zailtasun handienak dituzteneko elkartasunean, eta abar. Ez dugu beteko ez den promesik nahi, ez dugu bete ezin dugun agindurik nahi. Aske nahi dugu izan, ahaleginean zein lorpenetan. Aske nahi dugu izan gazte politika eraginkorren bidez, etxebizitza egitasmo sinesgarrien ondorioz (neurri onargarriko salmenta zein alokairuak), aberastasunaren banaketa orekatuaren bidez. Bizia lehenbizi, duina ezinbestean.
Askatasuna, erabakitzeko eskubidea. Herriak berez duena; Herriak beretzat nahi duena. Izan ere, testu eta alor juridikoko eztabaiden gaindi, Herriaren nahia baita beti. Euskal Herriari, Euzkadiko herritarroi dagokigu erabakitzea, gure etorkizuna zehaztea, norekin zer eta zer ez adieraztea. Hortik aurrerakoak dira zer eta zer ez horiei buruzko balizko negoziaketak. Lehendabizi, baina, erabakitzeko eskubidea. Herriak du hitza eta erabakia. EGIkideon nahia, honen harira, galdeketa ahal bezain pronto egitea. EGIkideon babesa, beraz, Ibarretxe Markuartu Lehendakariari, Herri honi hitza emango dion ildoa jorratu baitu azkeneko urteotan. Aurrera Lehendakari!
Azkeneko bolada honetan gure proiektuaren baitako banaketa saldu izan dute hedabide eta eragile frankok. Ez dute, alabaina, euren guraria asebeteko. Euzko Gaztedi eta EAJ- PNVren azken muturreko helburua argi dugu denok: Euzkadiren askatasuna. Helburu nagusia, oinarrizkoa, Alderdi honen eta Gazte Erakundearen ezinbesteko mugarria.
Eutsi goiari eta ekin! Batera Askatasunerantz Indartsu! BAI!
Gora Euzkadi Askatatuta!