Ezagutzera eman

BERRIAK

2007/11/27
Datorren abenduaren 3an, Euzko Gaztedi eta Lurgorri-k Elkano Unibertsitatean Emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan hitzaldia antolatu dute.
19:00etan hasiko den hitzaldian esparru honetan lan egiten duten hiru hizlari parte hartuko dute:
  • - Irene Zubizarreta: Psikologoa eta Zutitu-ko Langilea.
Tratamendu psikologikoa tratu txarrak jasan dituen emakumearen ikuspuntutik eta tratu txarrak ematen dituen gizonaren ikuspuntutik.
  • - Mónica Ibañez: Deustu Fundazioa-ren langilea.
     Indarkeriaren inguruan tesia.
  • - Marta Dolado: Abokatua.
Emakumeen aurkako indarkeria legearen ikuspuntutik.
      Hitzaldia Garbiñe Sáez Molinuevo Legebiltzarkideak aurkeztuko du.
  • * Gogoratu hitzaldira etortzeagatik 0.5 kreditu lortzeko aukera dagoela.

Facebook