Ezagutzera eman

BERRIAK

2007/12/06
Europar Parlamentua, Brusela, Gent, Brugge, Leuven... bisita gune ezberdinak, Europar izaera lantzeko eta gure aldarrikapenak berriztatzeko
Euzkadik Europan behar du bere tokia eta hori aldarrikatuz etorri da Euzko Gaztedi – EGI Europar Parlamentuaren egoitzara, Europak dituen 460 milioi bizilagunen erabaki demokratikoen gune nagusira. Hori da euzkotarrok dugun nahia, Europako eraikuntza lanean demokratikoki parte aktiboa izatea. "Euzkadi-Europa" izan zen gure lehenengo Alderdi Egunaren leloa eta hori da oraindik ere gure ametsa. Iragan irailean "Young Democrats for Europe" erakundea sortu genuen Vilnius-en (Lietuva) Italia, Frantziar Estatu, San Marino, Txipre, eta Txekiar Errepublikako gazteekin batera. Askatasunean berdin izan nahi dugu Herrialdeen Europan bat eginik.

Gaur, ordea, gure izaera bera ezeztatzen duen Espainiar Konstituzioaren eguna da. Behin eta berriro Espainiar eta Frantziar Estatuek kultura, hizkuntza eta izaera berezia duen Herri baten existentzia bera ukatzen dute. Europar Batasuna kanpora begira ari da hazten, baina beldur dio muga barruko aniztasunari: Eskozia, Catalunya, Flandes, Kosovo, Montenegro,… asko gara Europa proiektuan beste era batera parte hartu nahi dugunok.

Euzkadi prest dago Europar Batasuneko estatu berri bat izateko duen eskubidea gauzatzeko.

Right to be the next State Member!

Facebook