2007/10/07
Europako gazte erakunde politiko liberalak biltzen dituen
LYMEC erakundeak urtero antolatzen duen formakuntza-biltzar moduko "
Young Leaders Meeting" bilkuran parte hartu du Euzko Gaztedi - EGIk 2007ko saio honetan, urriaren 4aren eta 7aren artean Copenhagen-en (Danimarka). Aurtengo bilkuraren izenburua "
Global warming in a liberal perspective" izan da eta bertako
Venstres Ungdom gazte liberal alderdiak antolatu du.
Alde batetik, gonbidapena jaso izana Europar Parlamentuan liberal eta demokraten arteko elkarlanaren ondorio da (ELDR talde parlamentarioan).
Bestetik, gaia puri-purian den beroketa globala eta klima aldaketa izan da. Ikuspuntu ezberdinak ezagutzeko parada izan da bertan: Copenhagen-eko unibertsitateko Zientzia Fakultatea, Danimarkako Politika Ikerketarako Zentroa (CEPOS), Greenpeace, Danimarkako Alderdi Popularra, Danimarkako Gobernua, eta abar.
Hauez gain, gazte erakunde politikoei arazo ezberdinak zein modutan kudeatzen dituzten ere aztergai izan da: jendea erakartzea, kanporako komunikazioa, barneko prestakuntza, eta hauteskunde-kanpainak.
Azkenik, Danimarkako Legebiltzarra zein Copenhagen bera ikusteko beta ere izan da, labur izan bada ere.