2008/01/23
Auzitegi Gorenak Juan Mari Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao Eusko Legebiltzarraren burujabetasuna babesteagatik auziperatu ondoren sortu den egoera politiko larriaren aurrean, EAJ-PNV, EA eta EB-Berdeak hiritarrei dei egiten die datorren larunbatean, hilaren 26an, 18:00etan, Bilbon burutuko den manifestazioan parte har dezaten.
Euzko Alderdi Jeltzalea, Eusko Alkartasuna eta Ezker Batua-Berdeak uste dugu berezikoa dela gure ahotsak altxatzea demokrazia amildegira daraman estrategia salatu behar dugulako. Epaile zehatz batzuk partisano gisa, herritarren borondatearen aurkako ariete gisa, erabiltzen duten estrategia salatzeko altxatu behar dugu ahotsa.
Hori dela eta, inoiz baino gehiago, hiritarron ordezkari garen heinean, ekintza politikoa aldarrikatzen dugu. Elkarbizitza eta ulermena oztopatzen duten traba zein eragozpenik gabeko erakundeen ekintza eta ekintza politikoa aldarrikatzen dugu.
OHARRA: EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk, EAren presidente den Unai Ziarretak eta Ezker Batua-Berdeaken Koordinatzaile Orokorra den Javier Madrazok datorren igandean, urtarrilaren 25ean, Bilboko Carlton Hotelean prentsaurrekoa eskainiko dute deialdi honen zergatiak azaltzeko.