Ezagutzera eman

BERRIAK

2008/03/07
Gaur ETAk, berriro ere, bere zentzugabekeriaren aldarrikapena egin du.

Gaur ETAk, berriro ere, dolurik sakonenean murgildu du Euzkadi.

Gaur ETAk, berriro ere, PSE-EEren kide bat erahil du: Isaías Carrasco Miguel arrasatearra. Barrabaskeriaren lekuko bere emaztea eta bere semea.

Gaur ETAk, berriro ere, bizitzaren alderdirik gordinenak erakutsi dizkigu: gorrotoa, indarkeria, erahilketa.

Baina gaur, Euzko Gaztedik, eta euskal gizarteak, berriro ere esan nahi dio ETAri herri honetan ez daukala lekurik, gizarteak mespretxatu egiten dituela indarkeria eta gorrotoa, eta ETAk ez duela asmo oneko euskal gizarte honen nahirik ordezkatzen.

Gaur, berriro ere, Euzko Gaztedik "ETA KANPORA" gogor bat oihukatu nahi du. Bakea behar dugulako.

Eta gaur, berriro ere, EGIk doluminak eman nahi dizkio Isaías Carrascoren senide eta lagunei, baita PSOEkide guztiei ere.

Agur eta ohore Isaías.

ETA, utz gaitzazu behingoz bakean!

Facebook