Ezagutzera eman

BERRIAK

2008/04/07
Euzko Gaztedik partaide askorekin ospatu zuen bere EGI eguna
. Euzko Gaztedik arrakasta nabarmena izan zuen partaide kopuruarekin eta ekintzekin, larunbatean Artziniegan ospatu zuen Egi Egunean. Lokatze politikoa eta erabakitzeko eskubidea izan ziren Eder Sanchez EGIkidearen hitzaldiaren muina. Beste alde batetik, Iñaki Gerenabarrenak lasaitasunez lan egiteko beharra azpimarratu zuen EAJren emaitza onak berreskuratzeko. Azkenik, ekitaldi politikoaz gain, ia berrehun EGIkide eta lagunek herri-bazkaria egin zuten zuzeneko musika eta ekintzekin. Giro ona, gizabidea eta herria eta Artziniegako lokalak dinamizatzea izan ziren jardunaldiaren erakusgarri.

Facebook